Maiatzaren amaieran 200 sarrerera inguru dauzkagu. Garai honetan sarrera gehiago ditugu askapenak baino, eta, beraz, zentrua betetzen hasten da, zebak eman behar dira, txitak (hainbat espezietako txitoak sartzen hasiak dira) bero eduki behar dira, eta pixkanaka prestatzen joan behar dira, etorkizunean aska ditzategun.




