Martiodako Faunaren Suspertegia

TXITAK ETA ORKATZ-KUMEAK

Urte sasoi honetan erraza da lurrean eroritako hegaztiren baten txita bat aurkitzea, edo mendiko belardiren batean etzanda dagoen Orkatz-kume bat aurkitzea. Irudi pare bat utziko dizkizuegu, kasu horietan zer egin behar den azaltzen dutenak.

ADI ARRANTZALEAK !!!

2023ko apirilaren 18an, Garaioko Parke Probintzialaren inguruan harrapakari zauritu bat zegoela jakinarazi ziguten. Bertara joan eta Zingira mirotza (Circus aeroginosus) iaz jaiotako eme gazte bat jaso genuen. Sendaketa-gelan arrantzarako erabilitako rapala edo arrain artifizial bat aurkitu genuen, mutur bakoitzean amuak zituela. Rapalaren amu horiek animaliaren ezker hegalean eta hankan iltzatuta zeuden, eta horrek hegan egitea […]

Saien garrantzia

Saiek ospe txarra izan dezaketen arren, animalia horiek garrantzi handiko zerbitzu ekosistemikoak ematen dituzte, hala nola, ingurumena garbitzea, sarraskia eta ingurumeneko beste hondakin organiko batzuk kontsumitzen baitituzte. Horiek garbiketa hori egingo ez balute, hildako animalia askok gaixotasunak zabalduko lizkiekete etxeko edo baserriko animaliei, eta garatu eta gizakiengan eragina izan lezakete. Iberiar penintsulan 4 sai espezie […]

Aurtengo lehenengo zozo-txitoa

Martxoak 11ean sartu zen Zentruan aurtengo aurreneko txitoa, zozo arrunta (Turdus merula). Animaliak ez zeukan inongo zauririk edota gaitzarik, baina bere kabuz ez zen izango gauza bizirik irauteko. Gure lana hasieran elikaraztea izan da. Gerora bere kabuz hasi zen elikatzen eta oraintxe bertan hegatoki egoki batetan dago, lumak egoki hazi bitartean eta askatu arte Argazkia […]

Zingira Mirotz bat askatu dugu

2021eko uztailaren amaieran, Zingira Mirotz (Circus aeroginosus) bat sartu zen Martiodako Faunaren Suspertegia. Animalia uzta biltzeko makina batek harrapatu zuen, landa-lanak egiten ari zena. Lumaje oso hondatua zeukan, hegan egitea eragozten ziona. Zentroan ia urte eta erdiko susperraldia izan ondoren, 2023ko martxoaren 22an jaso zuten leku berean askatu genuen. Askatzearen bideoa uzten dizuegu, Natura Ondarearen […]

Koldo Mitxelenan hitzaldiak

Martxoaren 14an eta 15ean Koldo Mitxelena institutuan izan ginen DBHko lehen mailako ikasleei Martiodako lanari buruzko hitzaldiak ematen. Harrera ona egin ziguten eta ikasleak adi egon ziren. Hau izan da ikasturte honetako azken hitzaldia, berriz ere urritik aurrera itzuliko gara.

Ramon Bajon hizketaldia

Martxoaren 1ean Ramon Bajo Gasteizko alde zaharreko ikastolako lau eta bost urteko ikasleekin egon ginen. Zentruan tratatzen ditugun animaliei buruz hitz egin genuen, zer egin zauritutako animalia bat aurkitzen bada, hiriko hegaztien joko bat egin genuen eta elikadurari eta askatzeari buruzko bideoak ikusi genituen. Asko gustatzen zaizkigu solasaldi hauek, animaliek duten interesa ikusten delako. Adi […]

Otsailako sarrerak

Otsaileko azken egunetan gaude, eta 40 sarrera inguru eraman dugu. Ospitaleratze gehienak traumatismoek eragin dituzte, kasu askotan zehaztu gabeko kolpeak. Oraindik ez dugu txitorik. Otsailaren amaieran hasi ohi dira sartzen Urubi arrunteko txito goiztiarrak, baina, oraingoz, ez da bat bera ere sartu.

Hontza ertaina askatzen dugu

Urtarrilaren 25ean, aurreko gauean harrapatu zuten hontz ertaina (Asio otus) bat jasotzera joan ginen. Zorionez, animaliak ez zuen ezer hautsita, baina tratatu beharreko traumatismoa zuen. Otsailaren 16an askatu genuen, jaso zuten tokitik gertu eta abisua eman zuen familiarekin. Hemen duzue askapenaren bideoa.

Hizketaldia Veracruz ikastetxean

2023ko otsailaren 15ean Veracruzeko DBH1eko ikasleei hitzaldi bat ematen aritu ginen. Ikasleentzako hitzaldiak antolatzen ditugu, zentroa ospitale gisa dabilenez, ez delako bideragarria bisitak izatea, estresagarriegia izango litzatekeelako ospitaleratuta ditugun animalientzat. Hitzaldia ingelesez izan zen, natur zientzien irakasgaia ingelesez ematen dutelako. Oso adi egon ziren eta asko gustatzen zaie. Eskerrik asko zuen arretagatik!!