Maiatzaren 25ean, lertxuntxo itzaina (Bubulcus ibis) bat agertu zen bide batean, eta zorabiatuta zirudien. Zerbaitekin kolpe hartu zuela pentsatu genuen. Gaua behaketan igaro eta hegaldi-proba bat egin ondoren, lehenbailehen askatzea erabaki zen, hazketa garaia denez eta animaliak habia bat izan zezakeelako itzultzeko. Askatzea bilketako leku berean izan zen, animalia orientatu ahal izateko.
Hona hemen askatzearen bideoa.



