Martiodako Faunaren Suspertegia

KASTORE EUROPEAR BATEN ERRESKATEA ETA ASKAPENA

Joan den astean, kastore europar bat kanal batean harrapatuta zegoela jakinarazi ziguten. Martiodaren talde osoa bertaratu zen, harrapatzeko zailtasuna zela eta. Basozainaren laguntzari eta abisua eman zuten pertsonei esker, kastorea harrapatu eta Martiodako Suspertegira eraman genuen.

Kanalean harrapatutako kastorea

Martiodako faunaren Suspertegira iritsitakoan, Kastorea aztertu eta behaketan utzi genuen. Kolpe bat zuela zirudien eta apur bat zorabiatuta zegoela ere ematen zuen.

Kastorea Martiodako kaiolan

Gurean batzuk igaro ondoren, animalia jasotako tokitik oso gertu askatu genuen.

Askapenaren bideoa

Experientzia polita izan da holako animali bat harrapatzea eta artatzea ere. Eskerrik asko istorio honen parte izan zareten guztioi.