2008an, Martiodak UNE-EN iso 9001-2000 arauko ziurtagiria eskuratu zuen, eta kalitatea kudeatzeko sistema ezarri zuen lehen fauna suspertegia izan zen Europan.
Orduz geroztik, kalitatea kontrolatzeko sistema hori aplikatzen dugu gure jarduera guztietan: animaliak zaintzeko jardueretan, ingurumen hezkuntzakoetan, lankidetza zientifikoetakoetan eta jendarteratze eta komunikazio lanetan, besteak beste.