Martiodako Faunaren Suspertegia

BI URUBI TXIMINIA BATEAN

Duela gutxi, Aiarako bailarara hurbildu ginen, etxe bateko tximinia batean sartu eta irten ezin ziren bi urubi ateratzera. Egun batzuk zeramatzaten tximinian atera ezinik. Zorte pixka batekin eta mokokada eta harramazkaren batekin Urubien bi aleak atera ahal izan genituen. Heldu bat eta gaztetxo bat.

Partikularrak bidalitako bideoa. Urubiak tximinian

Nahiko ondo zeuden, baina haietako bat pixka bat hipotermikoa zegoen eta pisu-galera txiki bat zuen, logikoa, kontutan izanda hainbat egun zeramatzatela jan gabe.

Horrela, errehabilitazio-prozesu bat hasi zen, batez ere elikadura on batez osatuta. Bi aleek oso ondo erantzun zuten, eta horrela, Suspertegian aste pare bat igaro ondoren, aurkitu zituzten tokitik oso gertu askatu ahal izan genituen.