Martiodako Faunaren Suspertegia

Hondar-baltsa batean sartutako atearen askapena.

Aste honetan Basahate eme bat askatu dugu, gurera heldu zen lantegi bateko hondar-baltsa batera sartu zelako eta erabat olioz estalita heldu zitzaigun.

olioz estalitako Basahatea

Animaliak egoeran honetan sartzen direnean azkar jokatzea beharrezkoa da. Lehenengo ikatz aktiboa ematen zaio, animaliak ahalik eta toxiko gutxien xurgatu dezan, gero bainu bero bat eman behar zaio olioa kentzeko. Bainu hau oso estresantea da baina benetan beharrezkoa, azkarrak eta baita efizienteak ere izan behar dugu. Bainuaren ostean leku lasai batean uzten da animalia bero ematen duen foku batekin lehortzeko.

Gero lumajea irazgaiztasuna berreskuratu behar du , hau kalean, uretako animalientzat prestatutak dauzkagun hegal-tokietan, egiten da. Basahatea uretan sartzen hasten da eta lumajea apaintzen, horrela lumak haien estruktura berreskuratzen dute.

Hilabete oso bat gurekin igaro ostean aste honetan, Salburuan, askatu dugu umezurtz sartu ziren beste bi basahate batxuekin. Berriro beste hondar-baltsa batean ez sartzea espero dugu.

G

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus