Gehien gustatzen zaiguna animaliak askatzea da. Hau egiten denean, abisua ematen digun jendearekin egiten saiatzen gara.
Atzo gurekin hilabete oso bat igaro duen Kaio hanka-hori (Larus michahellis) bat askatu genuen, Garaion (etorri zen lekuan). Heldu zenean oso ahul zegoen , ezin zuen egan egin, hipotermia zeukan eta oso ,oso zikinak zituen lumak.
Hemen daukazue askapenaren bideoa.