Martiodako Faunaren Suspertegia

Apoarmatu korrontezalea ernaltze prozesuan

Joan den ekainaren 1ean, Apoarmatu korrontezalearen (Mauremys leprosa) ale bat sartu zen Martiodako zentroan. Animalia egoera onean zegoen. Salburuako hezegunearen barruko bidezidor baten erdian aurkitu izan zen.

1. argazkia: Betoñoko urmaelaren ondoko bidean aurkitutako animalia

Animalia aztertu ondoren txip baten bidez markatu zen. Erradiografia bat egitea erabaki zen animalia ernaltze prozesuan ote zegoen egiaztatzeko. Erradiografiaren emaitzek susmoak baieztatu zizkiguten. 9 arrautza animaliaren barruan zeuden !!!

2. argazkia: 9 arrautzak hautematen diren erradiografia

Egun berean aurkitu zuten leku berean askatu zuten animalia.

Nahiko genuke sarrera honek balio izatea bisitariei, hezeguneetako ibiltariei, ibaiertzetako bidaiariei eta abarrei animalia horiek ez direla jaso behar jakinarazteko, batez ere urteko sasoi honetan, izan ere, baliteke kasu honetan bezala, animalia arrautzak hartzeko leku egoki baten bila ibiltzea.

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus