Martiodako Faunaren Suspertegia

Hegaztien migrazioa: ikuskizun bizia!!

Ziur inoiz hegaztiak ikusi dituzula neguan, baina gero udan ez dituzula ikusten, edo ziur antzara edo kurriloen talde izugarriak ikusi dituzula zerua zeharkatzen… inoiz galdetu izan diozu zeure buruari zer dela eta migratzen duten hegaztiek?


ZERGATIK MIGRATZEN DUTE HEGAZTIEK? (Salvador Rebollo Biziaren Zientzien Departamentuko Ekologia irakasleari egindako elkarrizketa baten laburpena).


Migrazioak urtaro-aldaketen ondorioz gertatzen dira, eta horiek elikagai-eskuragarritasuna aldatzen dute dauden lekuan. Hegaztiek aurrea hartzen diete aldaketa horiei, eta leku osagarrietara migratzen dute. Leku horiek elikagai ugari dituzte, jatorrizko tokiek jada elikagairik ez dutenean. Mundu mailan gertatzen den fenomeno bat da. Horrela, iparralderago dauden Europako hegaztiek migrazioa egiten dute udazkenean Europako kontinentetik hegoalderago dauden latitudeetara, edo Afrikara iristen dira. Bidaia kontrako norabidean egiten da udaberrian.


ZER ARAZO IZATEN DITUZTE HEGAZTIEK MIGRAZIOAN ETA NOLA KONPONTZEN DITUZTE?


Migrazio-mugimenduak beharrezkoak dira hegazti askorentzat, baina baita arriskutsuak ere. Ebatzi beharreko lehenengo arazoa orientatzea da, nabigazio-sistema bat edukitzea. Iparrorratz moduko bat, non dauden eta nora joan nahi duten jakiteko. Gaueko hegazti migratzaile batzuek izarren posizioa erabiltzen dute erreferentzia-sistema gisa. Eguneko migratzaileek geografia-istripuak eta kosta-lerroak erabil ditzakete erreferentzia espazial gisa. Orientazio-mekanismo orokorrena, iparrorratzen kasuan bezala, lurraren magnetismoa detektatzea dela dirudi, eta, horri esker, hegazti migratzaileek poloen kokapen erlatiboa ezagutu dezakete.

Apache National Wildlife Refuge basoa, New Mexiko, AEB — Elur-antzarak migratzen – Argazkia Winfried Wisniewski/Corbis


Honetaz aparte, hegaztiek bidean dauden oztopo fisikoak gainditu behar dituzte, hala nola mendikateak, itsasoko ur-masa handiak, basamortuak, etab.  Beste arazo edo arrisku dituzte: hegaztiek janariz eta urez hornitu behar dute ibilbidean zehar, harrapariei aurre egin, eguraldi txarra eta gaixotasunak gainditu,.. Balentria bat da.


Aurtengo urrian Holandan eraztundutako lezkari arrunt bat (Acrocephalus scirpaceus) sartu zitzaigun zentroan. 12 gramo pisatzen zuen. Egun batez bere onera etorri ondoren, askatu egin genuen, bere migrazio-ibilbidea jarraitu ahal izateko.


Txori intsektujale txiki hori estibala da Europan, hau da, ugaltzeko etortzen da, Eskandinaviako herrialdeetara ere iristen da, eta, ondoren, Afrika tropikalean, Sahararen hegoaldera migratzen du. Hau da, 5.000 km baino gehiagoko bidaiak egin ditzakete kumatzen duten lekuetatik.

Duela astebete Gasteizen bertan jasotako lezkari arrunt baten askapen bideoa uzten dizuegu. Kolpe baten ondorioz ahulduta bazeoen ere, laister suspertu zen eta askatu genuen.

Bidaia on txikii!

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus