Martiodako Faunaren Suspertegia

Basahateak

Urte guztietan, data hauetan, basahate txitoak sartzen dira zentrura. Oro har , zaurik gabeko animaliak dira .

Nahiz eta uretako animaliak izan, eta normalean uretatik hurbil hazi, nahiko ohikoa da basahate emeak , sasi artean ondo ezkutatuta , habiak jartzeko guneak aurkitzea, batzuetan uretatik ez hain urbil.

Ahatetxoak jaiotzen direnean, basahate emea uraren bila abiatzen da. Prozesu hori guztia naturala da, eta, oro har, ez da beharrezkoa guk jardutea, baina batzuetan egin egin behar izaten dugu. Egokiena familia osoa hartzea litzateke, ama barne, eta haientzako leku egoki bat bilatzea, baina hori oso zaila da, emea hegan atera ohi delako, eta azkenean ahate txikiekin geratzen gara.

Justu hori gertatu zen 2021eko apirilaren 12an , Gasteizko fabrika batetik deitu zigutenean enpresaren hesiaren barruan jaiotako ahatetxo batzuk jasotzera joateko . Ur-zulo handi batetan sartuak ziren non atera ez zutenik. Ahateek, txikiak direnena, ez daukate lumak prest uretan egoteko ata hartu izan ez bagenitu nekea edo hipotermia jota hilko ziren.

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus