2022ko apirilaren 6an, urtarrilaren amaieratik gurekin zeraman zapelatz arrunta (Buteo buteo) bat askatu genuen. Animalia errekatso batetik jaso genuen, eta ahulduta zegoen; gainera, zentrora iristean, hegaletako batean zauri batzuk zituela ohartu ginen.

Animaliak tratamenduari erantzun zion eta, errekuperazioa luzea izan bazen ere, naturara itzultzea lortu genuen.
Hemen uzten dizuegu askatzearen bideoa