Otsaileko azken egunetan gaude, eta 40 sarrera inguru eraman dugu. Ospitaleratze gehienak traumatismoek eragin dituzte, kasu askotan zehaztu gabeko kolpeak.
Oraindik ez dugu txitorik. Otsailaren amaieran hasi ohi dira sartzen Urubi arrunteko txito goiztiarrak, baina, oraingoz, ez da bat bera ere sartu.
