Urriak 2 an familia batek lepitxuri(Jynx torquilla) bat ekarri zigun. Gasteizko kale batean aurkitu zuten eta berehala konturatu ziren ez zegoela 100%.
Albaitariak azterketa egin eta gero alde batera joaten zela ikusi genuen, kolperen bat hartuko zuelako.
Lepitxuria, okilen familiakoa da, bere aspektua eta jokaera nahiko desberdina baldin bada ere.
Une hauetan zentruan dago medikazioarekin, laster askatu ahal izatea espero dugu.