Martiodako Faunaren Suspertegia

Basahate bikote baten askapena

Apirilaren 21ean basahate bikote bat ( Anas platyrhynchos ) askatu genituen , martxoaren 9an iritsi zirenak zentrora , Arabako fabrika bateko hondakin-olioen putzuan erori ondoren .

Animaliak zentrora iritsi zirenean , luma guztiak olio toxikoz bustita zituzten , eta bainua eman behar izan zitzaien kentzeko . Bainu horiek estres handia eragiten die animaliari , baina funtsezkoak dira produktu toxikoa ahalik eta lasterren kentzeko .

Bainuaren ondoren , prozesu luze bat zuten zain . Prozesu horretan , animaliak pixkanaka garbiak dauden lumak bere lekuan jarri behar dituzte , berriro iragazgaitza izateko.

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus