Martiodako Faunaren Suspertegia

Aurtengo lehenengo askapena

Aurtengo lehenengo askapena Zapelatz arrunt bat (Buteo buteo ) izan da. Partikular batek ekarri zigun Abenduko lehenengo egunetan, bere lorategian aurkitu zuela. Animalia oso oso argal zegoen eta denbora luze eman zuen ZIUan nahiko makal zegoela.

Azkenean urtarrila 27an askatu dugu. Sartu zenean 440 gr pisatzen zuen, askapenaren egunean , berriz, 700 gr baino gehiago, potente zegoen eta bere kabuz ehizatzeko gauza zen.

Hemen daukazue askapenaren bideoa.

l

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus