Urriaren 15etik aurrera neguko ordutegiarekin hasiko gara. Zentroa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik 9:00etatik 15:00etara eta asteburuetan eta jai egunetan 9: 00etatik 14: 00etara, beti bezala, larrialdietako zerbitzua izango dugu 19: 00ak arte.
Gogoratu, halaber, zentroak animaliak jasotzeko “postontzi” batzuk dituela ordutegitik kanpo. Animalia postontziaren barruan dugun kutxa batean sartu behar da (animaliaren tamainaren arabera), datuak eta animalia aurkitutako tokiari buruzkoak idatzi eta giltzarrapoa itxi.