Martxoak 10an Gasteiztik deitu gintuzten Iparraldeko parkeko urmeala garbitu behar zutelako eta lehortzen ari zirelako. Heldu ginenean bi Basahate (Anas platyrhynchos) jaioberrien talde aurkitu genituen. Ur gabe ezin zuten babesgunera igo eta ez ziren bizirik irtengo.
Egun horretatik gurekin zeuden, atzo Landan askatu genituen Orbela Baso Eskolarekin. Askapena oso polita izan zen lehenengo elkarrekin egon ziren igeri egiten eta gero hegan egiten hurrundu ziren.

