Martiodako Faunaren Suspertegia

Mozoloa

Ekainaren 18an, mozolo (Athene noctua) txito bat sartu zen. Habiatik erori zen, lumatxaz estalita zegoen oraindik, eta ez zen gai bere tenperatura erregulatzeko; beraz, oxigenoz sartu behar izan genuen ZIUn. Pixkanaka-pixkanaka termoregulatzen eta jaten hasi da bere kabuz, eta astebete baino gehixeago igaro ondoren ZIUtik atera da. Espero dezagun bide onetik jarraitzea.