Martiodako Faunaren Suspertegia

Belatz gorriak

Aurten, orain arte, 43 belatz gorria (Falco tinnunculus) sartu dira, eta irailaren erdialdera arte 26 askatu ditugu. Gehienak habiatik eroritako txitoak edo justu hegan hasi direnak, baina oraindik ez dutenak nahiko ondo egiten. Gero eta ohikoagoa da gure eraikinetan belatz gorriak haztea, edozein biga aprobetxatzen baitute habia bat egiteko landare-material gutxirekin. Hemen askapen baten bideoa.