Martiodako Faunaren Suspertegia

Amiamoko zuria habitik eroria

Maiatzaren 6an, habiatik eroritako Amiamoko zuria (Ciconia ciconia)-ko txito bat biltzera joan ginen. Zikoinek 3-4 arrautza erruten dituzte, eta 29-34 egun ematen dituzte arrautzak txitatzen. Naturan, txito horiek independenteak izango dira 54-68 egunen ondoren; gurekin denbora gehiago geratzeko joera dute, ikaskuntza prozesua askoz motelagoa baita gurasoekin egongo balira baino. Duela 30 urte, Gasteizera habia egitera […]