Martiodako Faunaren Suspertegia

Murgil handi baten askapena

Otsailak 20an ikastola batetik deitu ziguten Murgil handi (Podiceps cristatus) bat zeukatelako teilatu batean. Zentrura ekarri eta ezer ez zitzaiola gertatzen ikusi genuen, ia ziur goizeko lehenengo ordueta desorientatu egingo zen. Egunean bertan askatu genuen Salburuan.

Txonta arrunta 37/20

Otsailak 15an Txonta arrunta (Fringilla coelebs) bat ekarri ziguten Markinez-etik. Bere eskerreko hegoko luma pila falta zaizkio eta gurekin denak hazi arte geratu beharko da ez baita egan egiteko gauza (egonaldi luzea izango da) Oraindik ZIUn dago eta bakarrik jaten ez duenez orduro eskuz eman behar diogu janaria.