Irailaren 14an, mugitu ezin zen zikoina zuri bat (Ciconia ciconia) jasotzera joan ginen Salburuako hezeguneetara. Animaliak plastikozko zaku bat zuen gorputzean korapilatuta, zutik jartzea eragozten ziona. Jaso genuenean, gainera, oso zikina zegoen, lokatzetan hondoa jota geratu baitzen.

Zentruan, gorputzari korapilatuta zeukan boltsa kendu ondoren, bainu bat eman behar izan genion lokatz guztia kentzeko. Gero, foku baten azpian lehortu eta atseden hartzen uztea zen kontua, estresaren ondorioz shock egoera gainditu ahal izango zuelakoan, oso estresantea izan baitzen; lehenik poltsan harrapatuta geratu, jaso eta ondoren zentrora ekarri eta amaitzeko dutxatu beharra.

Biharamunean Salburura itzuli zen eta han askatu zen.