Martiodako Faunaren Suspertegia

Urubien askapena

Aurten habietatik eroritako txitak bezala sartu diren urubi arruntak (Atrix aluco) askatzen hasi gara. Horrelako askatzeak egiten ditugunean, eguneko azkenengo orduetan egiten ditugu, argia jaisten hasten denean, eta bikote edo hirukoteetan askatzen saiatzen gara, hegaltokia partekatu dutenak elkarrekin.
Hau izan zen bi urubi hauen kasua, bakoitza bere aldetik etorri arren elkarrekin hazi zirenak. Zuhaitzez betetako lekuak bilatzen ditugu, baina sastrakarik gabeko eremu zabalak dituztenak, beren harrapakin kuttunenak ondo aurkitzeko.
Hona hemen haietako baten askapenaren bideo bat.

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus