Martiodan, leku bat daukagu Floridako dordokentzat, Behin maskota bezala oso zabalduta zegoen animali bat, txikia zelako (erosterakoan), merkea eta zaintzeko erraza. Urteak pasa eta animalia asko handitzen da, jatun handiak dira eta baita batxuk oldarkorrak ere. Orduan, jendeak ekartzen dizkigu, baina, baten batxuk, tamalez, askatzen dituzte.
Behin askatasunean, ingurumen- arazo bat dira, hemengo dortokekin Apoarmatu korrontezalearekin (Mauremys leprosa) eta Apoarmatu istilzalearekin (Emys orbicuris) lehiatzen dira, janariagatik, eguzkia ematen duten lekuengatik eta harrautzak jartzeko leku hoberengatik, handiagoak direnez gure dortokek galtzen dute. Gainera uraren osasunarentzat ere arazo bat bihurtzen dira, salmonellosis gorgailu bat baitira.
Etxetik etortzen diren dortokak handiak dira, 15 zm aldera, baina libre daudenak, exotiko inbatzaile bezala, askoz ere handiagoak dira eta baita askoz ere erasotzaileak ere. Sartu den azkena, 33 zm dauzka luzera eta 3.177kg pisatzen du. Urmaelako benetazko munstro bat.