Martiodako Faunaren Suspertegia

Trikuak

Aurten 9 triku kume izan ditugu kumaldi desberdinetik etorriak. Normalean ahul heltzen dira amarengan galdutak eta egun pare bat jan gabe egotetik. Hemen esnea ematen diegu, bai botillarekin ala bakarrik jaten badute plater batean jarrita eta apurka apurka dieta gogorrarekin hasten gara. Gurekin hilabete bat-bi artean egoten dira naturan askatu baino lehen.

Hemen baten askapenaren bideoa.