Martiodako Faunaren Suspertegia

Triku baten askapena

Azaroaren 3an triku bat askatu genuen, irailaren amaieran zentrura iritsi zena. Aurtengo kumea zen, baina Gasteiz inguruan aurkitu ez balute, ez zatekeen negua igarotzeko gai izango.

Martiodan gizendu egin genuen, naturan aukera bat eman ahal izateko behar bezain pisu handia zuen arte. Ibai batetik gertu dagoen eremu batean ere askatu genuen, non janari asko aurkituko du bere kabuz bizirauteko.

Gurekin egon den 37 egunetan 500 gramo baino gehiago gizendu da. 131 gr-rekin sartu zen eta 610 gr-rekin askatu genuen.

Trikuak dira gehien sartzen diren ugaztunak. Aurten, azarora arte 20 triku sartu dira, oso arrazoi desberdinengatik. Horietako 8 askatu ditugu berriro naturan. Ia gehienak gasteizko inguruetatik sartzen dira.

Hemen askatu dugun askenaren bideoa.

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus