Urriaren 17tik 21erako astean bi hegazti iritsi zaizkigu, beren gorputzean perdigoiak zituztela. Horietako bat aztore arrunta da (Accipiter gentilis), eta une honetan zentroan jarraitzen du pronostiko erreserbatu batekin; bestea, gabirai arrunt bat (Accipiter nisus), honek, ez zuen hainbeste zorte izan, perdigoiak hegoa txikitu baitzion.

