Martiodako Faunaren Suspertegia

SORBELTZEN ISTORIOA

[vc_row][vc_column][media image=”2432″][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text]Sorbeltzak Martiodan gehien sartzen diren 10 hegaztietako bat da (ia 50 ale urtean)

Maiatzean hegoaldeko hemisferiotik Europan haztera etorri berri diren ale heldu ahulduak artatzen ditugu. Eta uztailean eta abuztuan habiatik goizegi erori diren txitak artatzen ditugu

Txitak adinka elkartzen ditugu bakarrik ez hazteko. Eta intsektuz elikatzen ditugu, garatu eta lumatzeko, eta urdaila askatzen ditugunean  (abuztutik irailera bitartean) izango duten bizitza basatira egokitzeko.

40 g inguru dutenean eta guztiz lumatuta daudenean, eraztunak jarri (metalezko eraztunak hegaztietarako, identifikazio zenbaki bakarrarekin) eta ingurunean askatzen ditugu. Uda amaieran Afrikarantz migratuko dute elikagai dituzten intsektuen atzetik, hemen urri baitira udazkenean eta neguan; eta udaberrian Europara itzuliko dira.

Nola lagundu sorbeltz bati:

  • Ale heldu bat lurrera erortzen bada haizeagatik edo beste arrazoi batengatik, ezin izango da aireratu. Aireko bizitzara erabat egokiturik dagoen hegazti batek airean egiten du bere bizi ziklo osoa, habiagintza izan ezik. Horrela, bada, hego luzeak dituenez, arazoak ditu lurretik aireratzeko. Jar ezazu zure esku ahurrean eta bakarrik egingo du hegan.
  • Txita bada, teilatu hegaletan egoten den habi batera igo dezakezu. Ezinezkoa bada, eraman Martiodara, behar bezala elika dezagun pisu gehiegi galdu baino lehen. Dieta jakin bat du eta zuretzat zaila da egunean behar dituen adina intsektu harrapatzea. Kontuan izan asteak behar dituela hazi eta erabat lumatzeko.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][media type=”video” video=”https://youtu.be/QaSjHXYbf5I”][/vc_column][/vc_row]

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus