Martiodako Faunaren Suspertegia

Sai arreen askapena

Irailaren hasieran, sai arrearen(Gyps fulvus) txitoak iristen hasi ziren zentrura. Gurera sartzen diren txito horiek oraindik ez dira gai beren kabuz moldatzeko, edo, argal samar egonda, errepideetan edo herrietan lurreratzen dira.
Urriaren 20an Martiodare heldutako bi askatu genituen. Horietako bat, Guardiara joan ginen haren bila irailaren 9an, eta oso argal, hipotermikoa eta anemikoa etorri zen. Bestea, hilaren 15ean jaso genuen Elgeako mendilerrotik, nahiz eta hasiera batean haize-errotekin talka egiteagatik sartu zen, ez genuen traumatismo-zantzurik aurkitu.

Guardiako txitoa hartu baino lehen

Animaliak eraztunduta askatzen dira eta urrutiko irakurketa-marka alarrak dituztela; izan ere, Gyps fulvus-en urruneko irakurketa markatzeko Doñanako Estazio Biologikoaren lankidetza-proiektu baten parte da zentroa.

Saia askapenaren momentuan

Animalia oso taldekoiak direnez, putre gehiago dagoen lekuren batean askatzen dira. Hemen uzten dizuegu askapenaren bideoa.

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus