Martiodako Faunaren Suspertegia

Orkatz baten askapena.

Azaroak 20, ostiralean, udaltzainen patrulla batek, euria empresako languile batekin orkatz bat ekarri ziguten zentrura, kotxe baten kontra talka izan zuena Gasteizko kanpoaldean.

Tratatu genuen eta gau batez behaketan utzi genuen. Larunbatean,tratamendua ondo egin zitzaiola ikusi eta, hobeto zegoenez askatu egin genuen.

Hemen daukazue askapenaren bideoa, hasieran kostatzen zaio mugitzea sorgortuta baitzegoen baina mugimendu bakoitzarekin hobera egiten du eta azkenean korrika joaten dela ikusten da.

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus