Martiodako Faunaren Suspertegia

Muxar grisa askatzen dugu Gorbeiako parkean

Urria baldin bada ere muxar bat askatzeko hilabeterik onena , eta berandu genbiltzala jakinda, aditu batzuekin hitz egin eta gero  erabaki genuen hobe zela orain askatzea udaberrian baino

Muxar emea azaroko erdialdean askatu genuen 120 gr-rekin, oso pisu ona muxar batentzat. Gorbeiako parkeko basozainekin egin genuen askapena, lehenengo, kutxa jarri behar izan genuen 3metroko altueran,  laztoa eta janaria jarri eta gero muxarra sartu.

Badirudi muxarrek lurrean igarotzen dutela negua, lotan, zuhaitz-motxondo baten aspian, haiek egindako gordeleku batean. Gero, hazteko zuhaitzeko kutxak erabiltzen dituzte. Gure partez egin genezakeen hoberena horrelako kutxa batean sartzea zela iruditu zitzaigun, janariarekin, horrela bera lasai egoteko negu osoan.

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus