Martiodako Faunaren Suspertegia

Mozolo baten askapena

Azaroaren 2an mozolo bat askatu genuen. Hegaztia irailaren 25ean iritsi zen zentrora, harrapaketa baten ostean; zorabiatuta zegoen, odola zuen ahosabaian eta hipotermikoa zen. Aurten jaiotako gaztea zen. Ohikoa da harrapatutako eta zentrora sartzen diren animalia asko esperientziarik gabeko gazteak izatea, oraindik gure errepideetako trafikoari aurre egiten ikasi ez dutenak.

Hemen uzten dizuegu askatzearen bideoa, gaueko hegaztia izanik egunaren azken orduan egin zena.

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus