Uztaileko lehen asteetan Mirotz urdina (Circus pygargus) eta mirotz zuria (Circus cyaneus) ko lau habiko txitoak ekarri dizkigute. Espezie hauek soroetan egiten dituzte habiak, lurraren arrasean, eta uzta biltzeko unea hurbiltzen denean, txito horiek arriskuan daude. Horregatik, arriskuan dagoen habia bat aurkitzen denean, txitak zentrura ekartzen dizkigute.
Momentu honetan egoera desberdinetan daude txitoak, batxuk ehizatzen ikasten beste batxuk prozesu motelagoa daramate.