Martiodako Faunaren Suspertegia

Maskota harrapariak

Duela aste pare bat, katagorri (Sciurus vulgaris) bat sartu zen Suspertegian. Txakur batek eraso egin zion Arabako herri batean.

Zoritxarrez, oso ohikoa da maskotek, batez ere txakurrek eta katuek, horrelako erasoak egitea basa-faunari.

Ikerketa asko egin dira, adibidez, etxeko katuek hegazti-faunari egiten dioten kalteaz ohartarazteko, batez ere hegazti paseriformeen eta hegazti txikien txitoengan. Zenbait uhartetan, desagertzeak ere dokumentatu dira.

Katu bat kardantxilo batekin

Ale honek zortea izan du eta jasandako zaurietatik sendatu ahal izan da, eta askatu ahal izan dugu. Beste animalia batzuek ez dute horrenbesteko zorterik.

Zure maskota kontrolatzea zure erantzukizuna da!

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus