Martiodako Faunaren Suspertegia

Lepazuria askatzen dugu

2022ko azaroaren 4an, maiatzetik gure instalazioetan zeraman lepazuri gazte bat askatu genuen. Animalia umezurtz iritsi zitzaigun, txirrindulari batek pista batean aurkitu zuen. Hipotermikoa, deshidratatua eta oso ahuldua zegoen. Prozesua oso luzea izan zen, biberoi egun eta gau askorekin, eta une batzuetan pentsatu genuen ez zuela lortuko.

Lepazuria begiak ireki zuenean. Astebete zeraman Martiodan

208 gr zituela sartu zen zentrura, begiak itxita, askapenaren egunean 1680 gr pisatzen zituen, bere kabuz ehizatzeko gai zen, eta ez zen gizakiez fio, hau guztia dela eta, natur ingurunean zorte handia izatea espero dugu.

Lepazuria askatu genuen egunean

Hemen askapenaren bideoa

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus