Martiodako Faunaren Suspertegia

Kurriloen migrazioa

Atzo kurriloen migrazio egun izugarria izan zen. Goizean goizetik eta Arabako hainbat tokitatik, kolaboratzaileek eta lagunek esan ziguten hegazti horien taldeak ikusten ari zirela hegoalderako bidean. V formako formazioek eta haien kantuek Arabako zeruetan zeudela salatzen zuten.

Kurrilo arruntak, Grus grus, hegan egiten dutenean egiten duten kantuagatik hartzen du izen hori. Europako iparraldeko eremuetan hazten den hegaztia da (Errusia, Eskandinavia, Baltikoko herrialdeak…).

Uda amaitzean, eta beren hazkuntza-eremuetan elikagairik ez dagoenez, migrazio bat egiten dute negualdiko zonaldeetara. Iberiar penintsulan, esaterako, Zaragozako Gallocanta aintziretan, Extremaduran eta Andaluzian elkartzen dira milaka ale, neguan ezkurrak eta zerealak jaten dituztenak, besteak beste.

Adi egon egun hauetan eta gozatu migrazioaren ikuskizunaz