Abuztuaren 23an, gurekin hilabete pasatxo zeramaten bi Karnaba (Carduelis carduelis) askatu genituen. Habiatik eroritako txitoak bezala sartu ziren biak, hasieran egunean 7 zebar eman behar izan genien. Pixkanaka-pixkanaka, hazten eta pisua hartzen joan ahala, zeba kopurua jaisten joan ginen, eta beren kabuz jatera behartu genituen. Beren kabuz elikatzen zirenean, txoritegira atera ziren, hegan hasteko.
Hemen askapenaren bideoa. Txito paseriformeen askak gure lorategian egin ohi dira, non beti janari asko egoten den, eta, aldi berean, txoritegiak irekita uzten dizkiegu, bertan ostatu hartuta egon baitira, denboraldi batez nahi bezala sartu eta irten daitezen.