Azaroaren 17an Duranako Ikasbidea ikastolan izan ginen, 4 eta 5 urteko ikasleekin, Martiodan egiten dugun lanari buruz hitz egiten. Azaldu genien animalia basatiekin bakarrik egiten dugula lan, ez garela etxekoekin aritzen, herrietan eta hirietan erraz ikusten diren hegaztiez ari ginen baita ere, eta etorkizunean bereizi ahal izateko funtsezko puntu batzuez.
Gehien gustatzen zaiena daramagun materiala ukitu ahal izatea da, eta animalia basati mota desberdinak ateratzen diren zainketen eta askatzeen bideoak ikustea.
Eskerrik asko jasotako arretagatik!
