Azaroaren 19an Santikurutze Kanpezuko jatetxe batetik deitu ziguten, eraikinen arteko zulo estu batean hontz handi bat topatu zutelako.


Jaso genuenean, larria ez zirudien arren, animaliak odola zuen bi hegaletan, espaziotik ateratzen saiatzean egindako zauriak izango zirela imajinatu genuen.
Egun pare bat behaketan eta beste pare bat muskulazio-boladero batean eman ondoren, ehizatzeko gauza zela ziurtatu ondoren, azaroaren 24an harrapatutako lekutik gertu askatu zen.
Hontza handia, Peninsulan daukagun gaueko harraparirik handiena da, animalia hau heldugabea zen, iazko txitoa, biometria neurrien arabera arra zen.

Hemen askapenaren bideoa.