Irailaren 19an, pertsona partikular batek hontz ertaina bat (Asio otus) ekarri zuen zentrora, bere etxaldean hazten ari zen landare itsaskor batera harrapatuta aurkitu zuena. Antza denez, animaliak egun batzuk zeramatzan harrapatuta eta pisuz justu samar zegoen.
Urriaren 5ean askatu genuen, ekarri ziguten partikularrekin batera. Hemen uzten dizuegu askatzearen bideoa.