Martiodako Faunaren Suspertegia

Hontz ertaina

Ekainaren 4an hontz ertain bat (Asio otus) ekarri zuten zentrura, habiatik erori eta Gasteizko parke periferiko batean aurkitu zutena. Pisuz baxu eta hipotermiko zegoen, eta lehen egunak ZIUn pasatu zituen tenperatura erregulatu ahal izan zuen arte. Lehen egunetan, txikia zenez, zebatu egin behar izan genuten.


Haziz joan ahala, bakarrik jaten hasi zen, lehenik pieza zatituak eta gero pieza osoak, eta handik 15 egunera hegaltoki txiki batera atera zen. Abuztuaren 7an askatu genuen, arazorik gabe ehizatzen zuela eta naturan bere kabuz moldatzeko adina muskulatu zuela ziurtatu ondoren.


Hontzaren bideo bat utziko dizuegu UVI kutxetako batean.

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus