Martiodako Faunaren Suspertegia

Euli-txori beltza

15 gramoko hegazti txiki hau Europako iparraldean hazi ohi da batez ere, baina ia kontinente osoan hazten da.

Hegazti intsektujalea da nagusiki, eta horregatik, irailean migrazio masiboa gertatzen da Sahara hegoaldeko Afrikako negualdiko zonaldeetara. Gure ingurutik igarotzean, batzuetan, eraikinen edo leihoen aurkako kolpeak izaten dituzte, eta orduan jasotzen ditugu partikularren deiak, zauritutako aleren bat dagoela jakinarazteko.

Ale honek zortea izan zuen eta ez zuen inolako hausturarik edo luxaziorik jasan, kolpe hauetan ohikoa den zerbait. Eta Suspertegian egun batzuk igaro ondoren, Afrikara itzultzeko prest askatu ahal izan genuen.

Bidaia on, lagun!!