Martiodako Faunaren Suspertegia

Eper gorria

Ekainaren 21ean, eper gorrizko (Alectoris rufa) txito bat iritsi zen zentrura. Hipotermikoa eta oso ahuldua iritsi zen, baina sorgailuan ordu batzuk eman ondoren, hobera egin zuen eta kanpoko bero-iturria zuen txito – kaxa batean jarri ahal izan genuen.


Eperrek 10-16 arrautza erruten dituzte, eta animalia habia-iheslariak direnez, txitoek helduen atzetik jarraitzen dute elikatzen, mugitzen diren bitartean. Batez ere aleak eta haziak jaten dituzte, baina gazteak direnean intsektu asko jaten dituzte.
Ia bi hilabete gurekin igaro ondoren, abuztuaren 10ean askatu genuen, hegan zihoan eta ezkutatzeko sena zuen. Hemen uzten dizuegu askapenaren bideoa.

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus