
Apirileko azkenengo egunetan gaude eta dagoeneko pasatu dugu 120 sarreraren muga.
Hilabete honetan igoera handia iragarri dugu gure sarreretan. Gehienak, bakarrik bizi ezin diren txitoak, Basahateak, Zozoak eta Urubiak, baina baita kolpeengatik sartutako animaliak (kolpe gehienak kotxeen kontra). Baditugu ere elektrokuzioengatik sartutakoak, (haien artean Saiak, Basahateak eta Bele bat), eta baita ere hondakin-olioko baltsa batean sartutako Basahate batxuk.