Bi Arrano txiki (Aquila pennata) dauzkagu Martiodan, biak tiroz jota. Bata Irailak 19 sartu zen, bestea Urriak 10, bata Elgeako mendi-hegaletik eta bestea lautadako mendebaldetik.
Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan, Bakana bezala agertzen da, eta Bernako hitzarmenean II eranskinean aurkitzen da: Babes zorrotzeko fauna-espezieak. (Ingurumena)
Biak dauzkagu Martiodan, baina oraindik ez dakigu askatu ahalko diren ala ez. Zauriak eta hezur apurtuak gain, espezie migratzeileak dira oraintze bertan Afrikan egon beharko zirenak.

