Martiodako Faunaren Suspertegia

Belatz gorria

Ekainaren 18an, lehen belatz gorri (Falco tinnunculus) txitoa sartu zen zentroan, habiatik erori zelako eta ezin izan zutelako itzuli habira. Animalia onik dago eta jaten ari da, baina ikasteko bide luzea du.


Belatz gorria oso hegazti moldagarria da, eta ez da arraroa habia egiteko garaian jendea bizi den eremuetako eraikinetan egitea, txito gisa zentrora iristen diren belatz gorri gehienak Gasteiz ingurutik etortzen baitira.

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus