Urriak 27 Apodakatik ekarri ziguten Basahate (Anas platyrhynchos) bat. Kotxe batek harrapatu zuen eta aurkitu zuenak ez zekien nora eraman. Gurera ekarri zuenerako karpo-hezurrako azkenengo falangea nekrosatuta zeukan eta, azkenean, galdu egin zuen, hau dela eta, ez da egan egiteko gauza izango.
Hemen ia bi hilabete pasatu eta gero, zauria sendatuta eta lodiago, oso ahul etorri baitzen, Atariko urmeletan utxi genuen, bertan ez zaie janaria faltatzen eta beste ahatekin egon daiteke.
