Martiodako Faunaren Suspertegia

Aztore baten askapena

Abuztuaren 23an, aztore arrunteko eme gazte bat (Accipiter gentilis) biltzera joan ginen. Animalia kolpeagatik sartu zen, zorabiaturik eta argal samar zegoen. Irailaren 29an zentroan hilabete pasatxo eman ondoren, askatu egin genuen. Aztorea baso-espezie bat denez, gune bat bilatu genuen, bilketa-lekutik gertu, harentzat egokia.

Hemen askapenaren bideoa.

Urte hasieran aztore-ar gazte bat askatu genuen, hau eme gazte bat zen, bien argazkia uzten dizkizuegu zein ezberdinak diren ikusteko.

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus