Joan den apirilean partikular baten abisua jaso genuen, Erriberagoitiko herri batean azeri bi kume zeudela jakinarazteko. Bertara joan ginen gordelekua aurkitu eta amarekin uzteko aukera ikustera. Zonalde aldapatsua zen, landaretza oso itxiarekin, eta ezinezkoa egin zitzaigun haren gordelekua aurkitzea.
Kumeak zentrura heldu ziren egunean
Horrela hasi zen bi kumeen hazkuntza lana, emea eta arra. Lan gogorra baina, aldi berean, pozgarria izan da txikiak hazten eta hazten ari zirela ikustea.
Hasieran, esne-biberoiz elikatu genituen. Eta gero haragia sartu genion dietari pixkanaka pixkanaka.
Zentroan 4 hilabete baino gehiago eman ondoren, aurkitu zituzten lekutik oso gertu askatu genituen.
Esnea jaten
Txiri txiri hazten
Azken fasearen kaiolan
Emea askatu genuen egunean.
Arra askatu genuen egunean
Ondo joan bikote !!